XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

GIPUZKOA ' TIK

Aste Saindu ta Pazko

Gibelean utziak ditugu urteko jaialdi nagusienak.

Ostegun ta Ortziral saindu egunez gure erri geienetan elizkizun eta prozesio itzalenak ospatu dira.

Donosti, Irun, Ondarrabi, Tolosa, Oñati, ta Segura'k batzuek besterik ez aipatzeagatik ikuskizun ederrak egin dituzte.

Egun orietan itzaldi, musika, jantzi ta apainketa berezienak entzun ta ikusi.

Kristau liturji berriari arabera Aranzazu'n Polifoni eskola onena dute; ta gregoriano kantua maite dutenak berriz Lazkoa'ko beneditanoak.

Donostia'n Orfeon donostiarra ta Orkesta Sinfonioak bi musikaldi eder eman dituzte Bach, Faure'ren Requiem eta eskaldun musikalari gorengoa dan Eskudero'ren ILLETA jo ta abesturik.

Kristo piztu orduko ordea... bestelako bestak asiak dituzute: oro zarata ta istillu.

Pillota partida, arri-jasotze, zezenketa, futbol, otoruntza ta dantza.

Bazter guziak jendez beteak etxeko ta arrotz.

Garizuman ez gendun barau anitz egin baiñan Pazkoz bai ausarki jan-edan eta poz!

Dirua xautzen da bazterretan. Ez luke nehor esango mundua ( ta gu barne ) keinka ixarrean dagonik.

Agintari berri

Gipuzkoa'ko Diputazio edo Konseillu nagusiaren buru Asuero R. Arkaute izendatu dute.

Lengo karguduna Oballero-Arsuaga jaunak lekua utzia bait zuan.

Biek ere Franco'ren mutil dira.

Onek edo gobernadoreak ordezkoak autatzen bait ditu agintariak eta ez erri xehe ta pagatzailleak.

Noiz artio jarraitu behar du joku orrek? Noiz artio uka behar digute guk gure agintariak autatzeko ezkubidea?

Nai erriko alkate ta errejidorea'k dirala? Rusia'n?? ere gauza bera gertatzen da. Ez al gaituzu gizon?

España'ri Bira

Franco'k ez du nahi jende xehe ta gazteak politikaz axola ditezen, baiñan ordez erreztasun ta dirua ematen du bertze jolas bidetako.

Futboll, aski ez dala orain España'ko itzulia, Tour de France antzekoa paratu dute.

Amabost egunez ez da bertze solasik entzungo guzioi buruan min egin artio.

Azkenetako zatia Iruñe'tik Bayona'ra. Emendik Donosti ta Bilbora kurriko dute. Eskual-Erria'ren bira bailitzan.

Eguraldi giroa

Otz zamarra aspaldi.

Alare mendi, soro ta eremuak itxura ona dute. Bazka ere poliki dator.

Ez du euri anitz egiten bainan aski arto, lur-sagar eta bertze alorretako.

Gerora ez ba du ekaitz edo ugalde tzarren bat biltzen gure nekazari baserritarrok pozik izango dira eta gu aiekin.

Bizia garestitzen

Izugarri doa beti gora, jatena, jantzi ta gañerako guzia.

Egunetik egunera goititzen.

Urtean azkenean langille ta beste alogeradunok irabazitan izan obikuntza ea suntsitua da.

Ezertan gelditua laister.

Berriz ere ongi-eza ta asarrea agertuko dira.

Pesetak frankoaren bidea darama.

Ta español diruarekin gauza gutxi erosten ahal da erbestean. Amerikanoen laguntzaren begira egon beharko dugu.Ontara eldu bait da Europa osoa. Dolarra nagusi!